943 49 08 59

Zure aho-hortzen osasuna
zaintzen dugu era
hurbil eta eraginkorrean

30 urtetik gorako esperientzia daukagu

Gure pazienteei hurbileko tratua eskaintzen diegu

Klinikak sarbide erraza dauka eta naturaz inguratuta dago

Zu zaintzen zaitugu

Pertsonak artatzen ditugu,
ez soilik haien ahoak

30 urtetik gora daramatzagu Oiartzunen zure aho-hortzen osasuna zaintzen.

Egunero gure pazienteei gertuko eta konfiantzazko harreta eskaintzen ahalegintzen gara. Urte hauetan zehar ezagutza eta teknika berriak txertatu ditugu miaketa eta diagnostiko egoki baten ondoren, kasu bakoitzean aproposa den tratamendu bereizia aholkatu eta eskaintzeko, pazientearen beharretara eta nahietara egokituta.

Urte hauetako guztietako esperientziari esker gure pazienteak sakontasunez ezagutu ahal izan ditugu eta kasu askotan haiekin harreman pertsonal estua garatu dugu. Familia bereko 4 generazio artatu izanaz harro gaude, 4 urteko umeetatik hasi eta ehun urteko pertsonetararte. Ez dugu ahoekin lan egiten, pertsonekin baizik. Giza-harremana eskaintzea gure oinarrizko helburua da.

Zenbat denbora pasa da odontologoarenean azkenekoz egon zinetik?

Aho-hortzetako patologiei aurrea hartu eta diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko aldizkako azterketak egitea ezinbestekoa da.

Scroll to Top