943 49 08 59

COVID-19

Laneko azalera guztiak zein erabilitako gailuak gomendatutako desinfektanteekin garbitzen ditugu. Hortz-klinikako lehioak zabalduz kanpoko aireztapena lortzen dugu. Honek, %80ean jeisten du kutsadura gurutzatua sortzeko arriskua. Gainera, izpi-ultramoreen lanpara eta aire-garbigailua ditugu.

1- BISITA PRESTATU

  • Bakarrik etorri, salbuespenetan ezik.
  • Puntualitatea eskatzen dugu.
  • Ekarri zure musukoa.

2- KLINIKARA SARRERA

  • Zure zapaten zolak alfonbran garbitu eta arropa esekitokian eskegi.
  • Musukoa eramatea ezinbestekoa da besaulkian eseri arte.
  • Hortzak gure komunean garbitzea ekidin.

3- HARRERA ETA ITXAROTEA

  • Zure eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa emango dizugu.
  • Zure gorputz-tenperatura neurtuko dugu.

4- TRATAMENDUA HASI AURRETIK

  • Boxera bakarrik sartuko zara.
  • Adur-zapia jarriko dizugu eta maskara zein beste ondasunak gordetzeko poltsa eman arte, maskara jarrita mantenduko duzu.
  • Ahoa irakuzteko likido bat emango dizugu eta minutu batez mantenduko duzu.

5- GURE SEGURTASUN-NEURRIAK

  • Beharrezkoak diren azalerak isolatuko ditugu.
  • Langileok beharrezko EPIak ipiniko ditugu.

6- TRATAMENDUAREN AMAIERA

Maskara jantzi eta eskuak gel hidroalkoholikoaz garbituko dituzu berriz ere, irteeran.

Scroll to Top