943 49 08 59

Klinika

Gure Klinika

Gure hortz-klinika Oiartzungo Ugaldetxo auzoan kokatuta dago, naturaz inguratuta. Autobus geltokiaren gertutasuna dela-eta, garraio publikoz bertaratzea erraza da. Ibilgailu pribatuan etortzea ere erosoa da, inguruan aparkaleku librerako toki asko baitago. Bidegorriaren ondoan gaudenez, pasiatzen zein txirrindaz ere hurbiltzeko aukera dago.

Klinika gure pazienteei giro atsegin eta lasaia eskaintzeko diseinatuta dago. Era berean, sarbidea ageriko aniztasun funtzional fisikoa duten pertsonentzat egokituta dago.

Guztiz hornituta dauden bi kabinete zabal eta argitsu ditugu, biak ala biak erradiologia digitalerako aparatuekin. Aho-erradiografiek erradiazio-dosi baxua behar dute; gainera, erradiobisografia eta ortopantogromafia digitala zein babes-neurri eta teknika egokiak erabiliz, kalitate handiko irudiak lortzen ditugu, erradiografia analogikoekin alderatuta erradiazio-dosiaren %80ko murrizketarekin.

Sarrera
1 kontsulta
Bulegoa
2 kontsulta
Harrera
Itxaron-gela

Hortz-klinika eroso eta irisgarria

Gil hortz-klinikan gure pazienteak bisita bakoitzen ahalik eta erosotasun gehienekin artatzen ditugu.

Naturaz inguratuta

Naturaz inguratutako gune atsegin eta argitsuan gaude. Honek paziente zein profesionaloi lasaitasuna ematen digu.

Sarbide erreza eta aparkalekua

Klinikaren kokapenak sarbide erosoa zein inguruan aparkatzeko aukera ematen du.

Giro eroso eta erlaxatua

Gure pazienteek hurbileko tratua jasotzen dute, zeinak tratamendua egin bitartean erlaxetzeko aukera ematen dien.

Hortz-kabinete zabal eta argitsuak

Guztiz hornituta daude arreta ona eskaini eta paziente bakoitzari egokitutako emaitzarik ahalik eta onenak lortzeko.

Zenbat denbora pasa da odontologoarenean azkenekoz egon zinetik?

Aho-hortzetako patologiei aurrea hartu eta diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko aldizkako azterketak egitea ezinbestekoa da.

Scroll to Top